Zolloko urtegiari bira · Aiaraldea ezagutzeko txangoak

Aiaraldeko txoko ezberdinak ezagutzeko proiektu honen lehen geltokia, Arrankudiaga-Zolloko urtegiari bira emateko proposamena luzatzen digu.

Ingurune lasaia da, zuhaitzen gereizpea nagusitzen den artean, bide errez baten bidez eman dakioke bira urtegiari. 5 urtetik gorakoentzako ibilbidea izan daikete, ura eta arropa erosoa lagun ditugularik.

Ibilbidearen alde teknikoari dagokionez, 168metroko aldaera du eta 6,5 kilometroko luzeera, Zolloko plazatik zenbatzen hasita, izan ere, bertatik plateatzen dugu ibilbideari hasiera ematea. Urtegiraino aukera dago txirrindulaz joateko, errepide gaineko bidea baita.

Ibilbide honetan ez da iturririk. Etxetik eramaten ditugun gauza guztiak jaso beharko ditugu eta gurekin batera hurbileko zaborrontzi bateraino eraman beharko ditugu, ingurune natural eder honetaz gozatzen jarraitzea gure esku dago. Bertoko animalia nahiz landareak errespetatu eta zaintzea ezinbetsekoa izango da ibilbideean zehar.

Jarraian, bideo bidezko irudiak, argazkiak eta mapa daude ikusgai:

IBILBIDEAREN BIDEOA

IBILBIDEAREN ARGAZKIAK

IBILBIDEAREN MAPA (deskargatzeko)

Jarraian dagoen botoiaren bidez deskargatu daitekeen mapa, GPS aplikazioen bidez erabili beharko da. Ikutu irudian handiago ikusteko.