Itzuli da udaberria gure ingurura, loratzen ari den bitartean, Kirikinoren baratzea ez da atzean geratzen ari eta horretarako, baratze tailerra antolatu dugu igandean, apirilak 14, 11:00etan. Kirikinoren baratzeko atetik izango da sarrera. Adin guztietako jendearentzako tailerrak dira, baratzeaz ikasi eta elikadura burujabetzan urratsak emateko plan ezin hobea da.