Otsailaren 16tik 18ra bitartean burutuko dugu neguko Tertangako egonaldia

25.01.2024

Otsailaren 16tik 18ra bitartean burutuko dugu neguko Tertangako egonaldia, gozamenerako eta jolaserako aukera anitzekin batuko ditu asteburu pasak.

Otsailaren 16tik 18ra bitartean Tertangako etxean burutuko da egitasmoa, 2008-2015 urteen artean jaiotako haurrentzat. Proposamenaren baitan garraioa, otorduak, aterpea eta zaintza barne sartzen dira. Askotariko jolasak izango ditu hizpide hiru egun eta 2 gauko egitasmo itxiak, partaideen arteko elkarlana sustatuz. 

Prezioa
Prezioari dagokionez, bazkideak 80€ ordaindu beharko dituzte, aldiz, ez-bazkideak 90€ren truke gozatu ahal izango dute egonaldiaz.

Familia bilera
Otsailaren 14an asteazkena, 18:00etan egingo da familiei zuzendutako bilera Laudioko kultura etxeko Lamuza aretoan (ganbaran).

Egonaldiko izen ematea
Egonaldiak plaza mugatuak izango ditu eta egitasmoan parte hartu ahal izateko, otsailaren 9a baino lehen eman beharko da izena izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Urtarrilaren 31a bitarte, soilik Kirikinoko bazkideak diren horiek eman ahal izango dute izena egonaldian parte hartzeko, ondoren, plazak badira bazkideak ez direnek izango dute aukera asteburu pasan parte hartzeko.

Zalantzak argitzeko 688 72 66 65 zenbakia egongo da erabilgarri aste egunetan zehar, hemendik eta izen ematea ixten den arte.